Fisiosport Irun elkartean nutrizio klinikoan eta digestio-patologian, obesitatean, pisua galtzean, kirol-nutrizioan eta elikadura-ohituren hobekuntzan espezializatutako dietista-nutrizionista baten zerbitzua eskaintzen dugu. Horretarako, lehen kontsulta bat egiten da, eta, bertan, beharrezko informazio guztia lortuko dugu, ondoren diagnostiko eta tratamendu nutrizional egokia egiteko, zure gustuak errespetatuz eta zure bizimodura ahalik eta gehien egokituz. Gainera, aldizka jarraipena egingo dugu, eta, bertan, unean uneko zure beharretara egokituko dugu elikadura-jarraibidea.
Gure motibazio nagusia, zure helburuak lortzeaz gain, zuen guztien bizi-kalitatea hobetzea da. Ohitura desegokiak hobetzen saiatuko gara, eta elikadura indibidualizatua, egokitua, orekatua eta osasungarria sustatuko dugu.
Osasuna eta zure fisiosport Irun bizi-kalitatea hobetzea bada bilatzen duzuna, leku egokia da.
Tarifak