Fisiosport Irunen, entrenamendu pertsonalizatuak egiteko aukera eskaintzen dizugu, giro atseginean eta pribatuan, non zuk eta zure entrenatzaile pertsonalak zure egoera fisiko orokorra hobetzeko edo helburu jakin bat bilatzeko lan egin dezakezuen.

Berdin dio zenbat urte dituzun edo zure egoera fisikoa, adin aurreratuetara nahiz ohiko kirolarietara egokitzen gara. Entrenamendu bakoitzean planteatzen diren ariketak behar bezala egiten ikasiko duzu, eta ariketa horiek modu egoki eta seguruan egiten, era horretan edozein motatako lesioak minimizatuz.

Gure espezialitatea «entrenamendu funtzionala» da, eta bertan erabiliko ditugun tresna nagusiak dira, besteak beste, zure gorputz-pisua, gainazal ezegonkorrak (BOSU, Fitballs, Egonkortasun-diskoak) eta TRX (Esekidura-entrenamendua). Era berean, sabelaldeko eta gerrialdeko zerrenda indartzeko (CORE), Pilates metodoan oinarritutako hainbat ariketa erabiltzen ditugu.

Gainazal ezegonkorrekin propiopertzepzioa lantzea lortzen dugu, eta zentzu horrek, besteak beste, orekaren eta muskulu-uzkurduren kontrola garatzen laguntzen digu.

TRXa, esekidura-entrenamendua ere esaten zaiona, ainguraketa bati lotutako arnes baten laguntzarekin hainbat ariketa egitean datza, non grabitateak eta gure gorputz-pisuak gure gorputza tonifikatzen lagunduko baitigute modu entretenigarrian.

entrenador personal en irun

Pilatesen ariketek gure sabelaldeko eta gerrialdeko gerrikoa bizkortzen laguntzen digute, exekuzioaren kontrolak edo arnasketak, besteak beste, berebiziko garrantzia hartzen duten ariketa batzuekin. Era berean, horrelako ariketetan hartutako jarrera-zuzenketak gure bizkarra osasuntsu eta minik gabe mantentzen lagunduko digu.

Azken finean, Irunen entrenatzaile pertsonala bilatzen ari bazara, hau zure lekua izan daiteke.

 

Tarifak